BAZTANGO KANPINA

Zure gozamena eta deskantsurako behar duzun guzia daukagu.
Inguruak, gastronomia, lasaitasuna, egitura erosoak…

Baztango haranean kokatzen den 4 IZARRETAKO kanpina da, mendebaldeko Pirineoetako lehen haranean kokatua, herri zoragarriz eta izadiz inguratua. Donibane Lohitzuneko hondartzatik 38km-tara gaude eta Hodarribiko eta Hendaiako hondartzetatik 50 km-tara.Itzalgune zabalez eta belarrezko lurzoruz osatutako 100 m2-tako 150 partzela dituen kanpina da, zeinak hesi bidez bereiztuak dauden. Elektrizitatea eta ura eskugagarri partzela bakoitzean hartuneekin.

Bi igerileku (heldu eta haurrentzako) daude. Haurrek jolasteko aukera izanen dute, eta helduek freskatzeaz gain, kirola egiteko aukera izanen dute. Taberna eta Jatetxea, egunez zein gauez. Supermerkatua, Garbitegia, Padelean aritzeko pista, Petankarako eremua eta Ping-Pong mahaia. Mediku zerbitzua Errratzun, kanpinetik 150 metrotara.

OSTATU HARTZEKO AUKERAK

Ostatu hartzeko hiru modalitate dituzu aukeran. Hiru era ezberdin bertan igaroko dituzun egunetaz gozatzeko, 4 izarretako kanpin batek eskaintzen dituen zerbitzu guziekin.

Gure xedea: Atseden hartu ezazu gogokoen duzun instalazioaz gozatuz.

TABERNA-JATETXEA

Kanpineko jatetxean, inguruko herrietako ekoizpenekin egindako etxeko sukaldaritza eskaintzen dugu: Eguneko Menua, Plater konbinatuak, eramateko Oilasko errea, etxeko Hamburgesak… Igerilekuari begira, terraza zabal eta ederra. Tabernan, era guzietako edariak.

INGURUAK

Bidasoako ibaiak zeharkatzen du Baztango harana. Pago eta haritzez osatutako oihan zabalak aurkituko dituzue, mendiz eta errekaz josirik. Dudarik gabe, izadia nagusitzen den harana da Baztangoa. Herri txiki zoragarriak ezagutzeko aukera paregabea izanen duzue. Kanpina kokatzen den Erratzu herritik hasiz, eskualdeko hiriburua den Elizondora, besteak beste.

Lapurdi, Nafarroa Behera eta Gipuzkoako kostaldea ere bertan daude. Donostiara edota Donibane Lohitzunera eguneko ateraldiak egiteko parada izanen duzue. Nahiz eta beste aukera aunitz ere izan badauden: Bertizeko parke naturala, Zugarramurdi eta Urdazubiko lezeak, Azkaine eta Saran gain hartzen duen Larruneko trena, Orreagatik Santiagoko bidea , Donibane Garazi, Iruñea, Miarritze, Hondarribia, Donostia…

AHOLKATZEN DIREN BISITAK

Iruñea eta Oliteko gaztelua ordu batetara
Donostia ordu batetara
Miarritze eta Donibane Lohitzune ordu batetara
Orreaga eta Iratiko Oihana 1:30-ra
Hondarribi eta Hendaiako hondartzak 50 minututara
Larruneko trena (Sara) 40 minututara
Donibane Garazi (astelehenetan merkatua) 30 minututara
  
Xorroxineko ur jauzia 25 minututara
Urdazubi eta Zugarramurdi 25 minututara
Leurtzako urtegiak 25 minututara
Bertizeko parke naturala 20 minututara
Infernuko erreka 20 minututara
Amaiur eta Amaiurko errota 15 minututara
  

JARDUERAK

Kanpinak inguruko enpresekin harreman estuak dituenez, zuengana aisialdirako eskaintzik zabalenarekin gatoz. Denbora librea eta haranaz gozatzen ahalko duzue. Jarduerak ugariak dira eta adin guzietako pertsonei zuzendutakoak. Aukeratu zurea!