ERRESERBA EGITEKO BALDINTZAK

ERRESERBA

Erreserba finkoa izanen da, Akanpalekuko Gerentziak egonaldiko gau bateko balioaren diru-sarrera jasotzen duenean, bai posta bidez bai banketxez. Balio hori, indarrean diren tarifen araberakoa izanen da. Gainerako zenbatekoa, erreserbatutako establezimenduan sartzen denean ordainduko da.

GARRANTZITSUA

Akanpalekuko Harreran 70 euro gordailutuko dira, berme moduan, Bungalow eta Apartamentuen erabileraren ondorioz izaten ahal diren kalteak konpontzeko. Egonaldia bukatzean berme hori itzuliko da, beti ere Bungalowa edo apartamentua aurkitu zen egoera berean baldin badago.

SARRERA-IRTEERA

Bungalowak eta Apartamentuak. Sarrerak 14:00tatik aurrera eginen dira. Irteerak, beranduenez, goizeko 11etan eginen dira.
Akanpalekua. Sasoi guztietan baimendutako egonaldi denbora, eguerdiko 12etatik biharamuneko eguerdiko 12ak artekoa izanen da.

DEUSESTATZEAK

Deusestatze guztiak IDATZIZ eginen dira (ez dira onartuko telefonoz eginak). Goi eta erdi sasoietako erreserbetan, deusestatzea egiten bada erreserbatu den egonaldia baino hilabete bat aitzin, egin den aurrerakin osoa itzuliko da. Deusestatzea egiten bada erreserbatu den egonaldia baino 15 eta 30 egun artean, aurrerakinaren %50a atxikitzen ahalko da. Deusestatzea egiten bada erreserbatu den egonaldia baino 0-15 egun artean, aurrerakinaren %100a atxikitzen ahalko da. Behin egonaldia hasita erreserbatutako Bungalow edo Apartamentuan, kontratatutako data baino lehen uzten bada, ez da izanen eskubiderik inongo deskonturik izateko.

ERRESERBAKO GORDAILUA ETA EGONALDIAREN ORDAINKETAREN ITZULPENA

Bakar bakarrik, familiarteko norbaiten ospitalizazioa edo heriotza denean. Beti ere, justifikazioa azalduaz.

EGONALDIA

Igerilekua erabiltzeko beharrezkoa da sarreran eman den eskumuturrekoa erabiltzea.